XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaunaren deia esan nai dute kanpai eder oien otsak. Zar eta berri, lengo ta oraingo, millaka bertso irakurria naiz baiña oso kontatuak dira Mujika bezin atsegin zaizkidanak bertsojartzalle bezela.

ERRITAR MAIXUARI

Erritar maixuari, Pedro Mari Otaño aundiari biotzondoan sentituta esan gabetan nola gelditu?

Zizurkildarra Otaño; zizurkildarra gure bertsojartzalle gaztea.

Bederatzi puntuko bertsoak eskeintzen dizkio; bertsolari artean erabiltzen dan neurririk zallen eta gaiztoenean.

Ara zer dion beratzaz: .

Bein da berriro auxe aginduko nioke bertso auen egilleari; ekin dion arloari aurrera jarrai dezaiola.

Balio dutenak eta lezaketenak egin bear ezpadute, artakoak eztiranak saiatzearekin eztute ezer aurreratuko. Zenbaitzuk berriz, bertsoak jartze ori edozeñek egin lezakena dala uste dute, ta alakoak ateratzen zaizkiote ez buru ta ez ipurdi.

BILINTXEN NORTASUNA

Gai ontaz bat eta beste esan eta idatziagatik, nere iritziz, Bilintx, bertsojartzallea izan zan, eta apartekoa izan ere.

Aotik aora trebea ta entzungarria zala; adierazteko, Domingo Kanpaila'ri bat batetan botatako bertsoa jartzen digute ixpillu bezela. Ain biribilla ta ederra da izanere!

Antollio Peña y Goñi'k kontatzen duenez, etorri oparokoa zan.